Ondarea
Aktibitateak
Ibilaldiak
Tokiko berezitasunak
Agenda
Saltegiak
 
 
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

accueil_edito-01

EUSKAL HERRIKO bihotza ezagutu

Biarritzeko hondartzetatik eta Ozeano Atlantikoaren erasoetatik kilometro batzuetara, Euskal Herri sekretu, egiazko eta berezi bat gordetzen da, zuen egonaldia ezin ahantzia bihurtuko duena.

Aiherra, Lekuine, Beskoitze, Hazparne, Heleta, Isturitze, Lekorne, Makea, Donoztiri eta Donamartiriko herriek haien natura zabalduko dizuete, ibilaldi ederrak egiteko.

accueil_edito-02

Natura eder eta basa batek gomitatzen zaituztete bidai goxo baten egitera...

Baigura, Garralda et Ursuia, Pirineoen bazterretan diren mendiek, ibilaldi aukera ainitz eskaintzen dizkizuete, tokiko abere eta landareen ezagutzeko. Sekulako ikuspegiek zuen indarrak sariztatuko dituzte, urtean zehar beti aldatzen diren paisaiak eskainiz.Herri batengana, bere hizkuntzarengana eta bere ohiturengana joan, pesta herrikoi batzuetan parte hartuz, hemen pilota partida eder bat ikusiz, baita ere euskal abesbatzak hor, dantza ikusgarriak eta euskal indar jokoak.

Balio handiko ondarea

Zeharkako bidexka usaintsu batzu hartuz, paisaia izigarri eder eta bereziek segituko zaituztete eraikuntza ohargarriak dituzten herri batzuetara, eliza ederrekin, eta ezusteko trebezia duten eskulangile batzuengana. Euskal Herriko historia, Monumentu  historiko gisa sailkatuak diren Isturitze et Otsozelaiko harpeetan agertzen da, historiaurrea eta geologiaren gune ezinbestekoan. Zatozte gure gizateriaren historia ezagutzea eta utzazue zuen  irudimena milaka urte dituzten konkrezioen artean ibiltzen :

accueil_edito-03

thumb_patrimoine_vallee-arberoue-01